Servicios disponibles - Ciudadanos - Canal de denuncias - Canal de denuncias
Salaketak Egiteko Kanala
Aena-ren jokabide-kodea erreferentzia-esparrua da kudeaketa arduratsua bermatzeko eta erakundeko kideek, beren jarduera egitean, behar bezala jokatzeko. Erakundearen balioak eta portaera-jarraibideak biltzen ditu kodeak, printzipio eta konpromisoen bidez azalduta, eta kudeaketa egoki eta gardenaren aldeko konpainiaren adierazpen irmoa da.
Jokabide-kodean bildutako printzipioei jarraiki, betetze sistema bat garatu du Aena-k, arloko jardunbiderik onenen ildoan. Sistemaren helburua da erakundeak behar bezala errespeta ditzan ezarritako betebeharrak eta hartutako konpromisoak; hori guztia, betetze-arriskuak kudeatzeko kultura proaktiboan oinarrituta.
Konpainiak isilpeko komunikabidea jartzen du interes-taldeen eskura, salaketak zein jokabide bidegabeen bestelako jakinarazpenak jasotzeko, baldin eta profesional edo sailen batek konpainiaren legeen, politiken eta prozeduren, Aena-ren jokabidean ezarritako jardun-arauen edota enpresa osoaren aurka jarduten badu.
Aena-k Betetzea Ikuskatzeko eta Kontrolatzeko Organo bati esleitu dio kasuan-kasuan jasotako salaketak izapidetu eta ebazteko ardura.
Servicios disponibles - Ciudadanos - Canal de denuncias - Procedimientos
ProcedimientosCanal de denuncias
Prozesurako sarbide telematikoa