Servicios disponibles - Ciudadanos - Protección de datos - Ejercicio de derechos de protección de datos
Datu-Babeseko eskubide ariketa
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz indarrean dagoen legediak, herritarrek beren Datu Pertsonalen Babesaren inguruan edozein enpresa edo erakunderekiko erabil ditzaketen zenbait eskubide zerrendatzen ditu, beren intimitatea eta beren familiarena mantentze aldera: atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak.
Aena S.M.E., S.A.-k zure esku jartzen ditu Aena S.M.E.,S.A.-ren, Aena Desarrollo Internacional S.M.E.,S.A.-ren edo Aena Sociedad Concesionaria de la Región de Murcia S.M.E.,S.A.-ren, aurrean zure Datuen Babeserako eskubideak eskatzeko beharrezkoak diren oinarrizko arauak, baita erabili ahalko dituzun baina derrigorrezkoak ez diren modeloak; eskuragarri daude Zerbitzu Telematikoen Atariaren bidez.
Azpimarratu behar da Datuak Babesteko eskubideen erabilera guztiz pertsonala dela, hau da, Izaera Pertsonaleko Datuen jabeak edo hark izendatutako legezko ordezkari batek soilik erabil ditzake.
Hona hemen indarrean dagoen legediak onartzen dituen eta datuen titularrak erabil ditzakeen eskubideak:
Datuak atzitzeko eskubidea
Interesdunak bere datu pertsonalei buruzko informazioa eskura dezake: datuok tratatzen ari diren, tratamenduaren helburua, datuon jatorria, egindako edo egingo diren datuen lagapenak eta datu horiek noiz arte gordeko diren. Interesdunak eskubidea du Legea betetzen dela egiaztatzeko eta bere datu pertsonalak tratatzen dituzten erakundeek arau-hausteak egin dituzten aztertzeko.
Datuak zuzentzeko eskubidea
Interesdunak tratamenduaren arduradunari eska diezaioke datu zuzenak eta zehatzak erabil ditzala, hori baita bere betebeharra. Gauzak horrela, zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak zuzendu behar ditu arduradunak, datuok tratatzean errealitatea isla dadin.
Datuak ezerezteko eskubidea
Interesdunak tratamenduaren arduradunari eska diezaioke bere datu pertsonal batzuk ez tratatzeko, edo bat bera ere ez, baldin eta datuak gorde zirenean zegoen helbururako edo jatorrizko tratamendurako jadanik behar ez direnean, datuok gehiegizkoak direnean edo tratamenduak Legean ezarritakoa betetzen ez duenean. Alabaina, aplikagarri diren xedapenetan edo tratamenduaz arduratuko den pertsona zein erakundeak eta pertsona interesdunak sinatutako kontratuan aurreikusitako epean gorde beharko dira datu pertsonalak. Hitz batez, Legeak xedatzen du tratamenduaren arduradunak aukera duela datuak ezerezteko eskaerari uko egiteko, betiere horretarako arrazoiak badaude, tratamenduari aplikatzen zaion legean xedatutakoa dela eta, edo interesdunak eta fitxategiaren arduradunak sinatutako kontratu bat dela eta, datuak ezereztu baino lehen argitu beharko dena (azken kasuan, datuen tratamendua ezinbestekoa denean kontratua gauzatzeko).
Datuei aurka egiteko eskubidea
Jarraian azaltzen diren kasuetan, interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak trata ez daitezen edo tratamendua bertan behera utz dadila eskatzeko: a) Datuok tratatzeko bere baimena beharrezkoa ez denean, justifikatutako zio legitimoren bat dagoelako, bere egoera pertsonalak hala justifikatzen duelako, betiere, aurkakoa xedatzen duen Legerik ez badago. b) Datuon tratamenduaren helburua marketina, publizitatea edo merkataritzako prospekzioak egitea bada, edota profilak prestatzea, haiek sortuko dituen enpresa edozein dela ere. c) Tratamenduaren helburua interesdunarekin zerikusia duen erabaki bat hartzea bada, eta erabaki hori bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarrituko bada.
Datuak eramateko eskubidea
Interesdunak tratamenduaren arduradunari eska diezaioke bere datu pertsonalak formatu egituratu batean eskatzeko, erabilera arruntekoa eta mekanikoki irakur daitekeena, eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititu ahal dizkio. Baldintza zehatz batzuetan aplikatzen den eskubide honek erabiltzaileek aukeratzeko eta kontrolatzeko duten gaitasuna, eta haien gaikuntza babesten ditu.
Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea
- Interesdunak bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzea, arduradunari zehaztasun hori egiaztatzeko denbora nahikoa utzita.
- Tratamendua legez kontrakoa izanik, interesdunak datu pertsonalak ezerezteari uko egitea eta horren ordez haien erabilera mugatzeko eskatzea.
- Arduradunak datu pertsonalen tratamendua behar ez izatea jatorrizko helburuetarako, baina interesdunak haiek mantendu nahi izatea, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurrean defendatzeko.
- Interesdunak datuak ezerezteko eskubidea erabili izana, eta datuak dagokion epean mantentzea haiek egiaztatzeko.
Kontaktua
- Unitate arduraduna:
- Datuak Babesteko Bulego Zentrala (OCPD)
- Posta helbidea:
- C/ Peonías, 12 28042 Madrid
- Helbide elektronikoa:
- ocpd@aena.es
Servicios disponibles - Ciudadanos - Protección de datos - Procedimientos
ProzedurakDatu-Babeseko eskubide ariketa
Prozesurako sarbide telematikoa
Ziurtatu ordenagailuan instalatuta eta/edo aktibatuta daukazula ziurtagiri digitala, ondorengo esteketako edozein hautatu aurretik.
Prozeduraren inprimakiak
- Sartzeko eskubidea eskatzeko formularioa (590.28 KB)
- eskubidea da tratamendua mugatzea eskatzeko formularioa (590.71 KB)
- Aurkaratzeko eskubidea eskatzeko formularioa (62.36 KB)
- Zuzentzeko eskubidea eskatzeko formularioa (488.71 KB)
- Eramangarria eskubidea eskatzeko formularioa (481.09 KB)
- Eramangarria eskubidea eskatzeko formularioa (488.21 KB)