Preguntas frecuentes - Sección principal
Zerbitzu Telematikoen Atariak nola funtzionatzen duen azaltzen dizugu.
Telefono bidezko Arreta Zerbitzura ere dei dezakezu (913 211 000), edo mezu elektronikoa bidali, ondorengo helbidera: PortaldeServiciosTelematicos@aena.es.
- Zer da Zerbitzu Telematikoen Ataria eta zertarako balio du?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Zerbitzu Telematikoen Ataria herritarrekin harremanetan jartzeko gunea da. Bertan, baliabide elektronikoen bidez Aena-ekin harremanak izateko aukera izango dute herritarrek.
Zerbitzu Telematikoen Atariak aukera ematen du Aenaren eskumeneko izapideak online egiteko. Halaber, erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkez daitezke.
- Zer da ziurtagiri elektroniko bat?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Hirugarren batek elektronikoki sinatutako agiri elektroniko bat da; sinatzaile baten sinadura egiaztatzeko datuak ditu eta bere nortasuna baieztatzen du.
Ziurtagiria sinatzen duen hirugarrengo horri 'ziurtapen zerbitzuen emaile' deitzen zaio. Ziurtapen zerbitzuen emaileak 59/2003 Legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu, eskatzaileen nortasuna eta gainerako inguruabarrak egiaztatzeari eta ziurtagirien bermeei dagokienez, 'ziurtagiri elektroniko onartua" deitzen zaio ziurtagiriari.
- Zein dokumentu elektroniko mota onartzen dira Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atarian?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Aenak Zerbitzu Telematikoen Atarian edozein eskaera aurkezteko .pdf edo .xsig luzapena duten dokumentu elektronikoak bakarrik onartuko direla ezarri du.
Aurkeztutako dokumentuen onartutako tamaina gehienez 2 MB-ekoa da eskaera bakoitzeko (erantsitako fitxategi guztien batura).
- Zergatik behar dut ziurtagiri elektronikoa online zerbitzu batzuetarako?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Administrazio elektronikoaren segurtasunari buruzko legezko baldintzak direla eta, ziurtagiri elektroniko onartua behar da Aenak eskainitako Zerbitzu Telematikoen Atariko zerbitzu batzuk erabiltzeko. Bi helburutarako erabiltzen da ziurtagiria:
- Baimentzea, hau da, zerbitzua eskatzen duen herritarraren nortasuna egiaztatzea.
- Herritarren agiri elektronikoen sinadura elektronikoa administrazio prozedurako punturen batean.
- Zein ziurtagiri erabil daiteke Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atarian?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Aenak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta @firma-k (Lehendakaritza Ministerioaren sinadura elektronikoaren eta baliozkotze zerbitzuen plataforma) aitortutako ziurtagiri-zerbitzuen ziurtagiri elektronikoak onartzen ditu.
- Non eskura dezaket ziurtagiri elektroniko bat?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Onartutako ziurtagiri elektroniko bat eskuratzeko, dagokion zerbitzu emailearengana jo behar da. NAN elektronikoa izanez gero, ez dago bestelako ziurtagiririk eskatu beharrik; izan ere, NAN elektronikoak onartutako ziurtagiri elektroniko bat darama bere txipean.
- Zer da sinadura elektroniko bat, eta zer behar da elektronikoki sinatzeko?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Sinadura elektronikoa sinatzen den agiri elektronikoarekin lotzen den eta sinatzailea nor den eta zer sinatzen duen dion fitxategi elektroniko bat da.
Ziurtagiri elektronikoa behar da elektronikoki sinatzeko.
- Eskuz idatzitako sinadura baten balio bera al du sinadura elektronikoak?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Onartutako ziurtagiri elektronikoekin egindako sinadurak, Aena onartutakoen kasuan bezala, onartutako sinadura elektronikoak dira, eta sinatzailea nor den jakiteko eta sinatutako datuen osteko edozein aldaketa antzemateko aukera ematen dute.
Onartutako sinadura elektronikoa eskuz idatzitako sinaduraren baliokidea da lege ondorio guztietarako.
- Zer izapide egin dezaket Zerbitzu Telematikoen Atariaren bitartez?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Zerbitzu Telematikoen Atariak aukera ematen du Aenaren eskumeneko izapideak online egiteko.
Halaber, erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkez daitezke Zerbitzu Telematikoen Atariaren bitartez.
Erabilgarri dauden izapideak ezagutzeko, sakatu Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atarian erabilgarri dauden zerbitzuak izeneko erlaitzean.
- Nola burutzen da on line eskaera ziurtagiri digitalarekin?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Zerbitzu Telematikoen Atarian, eta aukeratutako prozeduraren barnera sartu ondoren, dagokion esteka sakatuta, nabigatzaileak ziurtagiri digitala sartzeko eskatzen du, herritarraren autentifikazioa egiteko.
Zerbitzu Telematikoen Atariak bete beharreko eskaera formularioa erakutsiko du eta, beharrezkoa izanez gero, informazio osagarria duten fitxategiak eransteko aukera ematen du.
Formularioa bete ondoren, "bidali" botoia sakatu behar da eta sinadura prozesua hasten da:
- Jarraian agertzen diren datuak sinatzeari ekingo zaiola adierazten duen abisua agertzen da.
- Sartutako datuak erakusten dituen leiho berri bat irekitzen da.
- Arakatzaileak leiho berri bat irekitzen du. Bertan sinadura egiteko erabiliko den ziurtagiri digitala sartu behar da.
- Ziurtagiria aukeratu ondoren, aplikazioak eskaera sinatzen du.
- Une batzuk igaro ondoren, eragiketaren emaitza erakusten duen pantaila ikus daiteke:
- espediente elektronikoaren zenbakia
- erregistro zenbakia
- erregistroaren eguna eta ordua
- xml formatuan dagoen erregistroaren egiaztagirirako esteka (Aenaren zigiluarekin eta lege balioa duen egiaztagiria)
- pdf formatuan dagoen erregistroaren egiaztagirirako esteka (herritarrek formatu irakurgarrian izan dezaten)
- Zer da agiri elektroniko bat?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Agiri elektronikoa formatu zehatz batekin oinarri elektronikoan gordetako era bateko zein besteko informazioa da.
Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atariko zenbait izapideren kasuan, agiri elektronikoak erantsi eta bidali behar dira.
- Nola aurkez dezaket agiri elektroniko bat?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Agiri elektronikoak Zerbitzu Telematikoen Atariko online prozeduretan eskaintzen den “agiriak erantsi” funtzioa erabiliz aurkez daitezke.
- Nola jakin dezaket aurkeztutako agiri elektronikoak Aenak jaso dituela?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Aurkeztutako agiri bakoitzeko hartu-agiri bat bidaliko da Aenaren erregistro elektronikotik. Hartu-agiriak data eta ordua dakartza.
Data eta ordua Aenaren sistemek bermatzen dute. Sistema horiek penintsulako ordu ofiziala ematen duen Real Observatorio de la Armada-rekin (ROA) sinkronizatuta daude, San Fernandon kokatuta dagoena.
Erregistro elektronikoa Aenaren eskumenekoak diren prozedurei eta jarduerei dagozkien eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak jasotzera edo igortzera bideratzen da. Aenaren eskumenetik kanpo dauden gaiekin zerikusia duten agiriak, baita onartzen ez diren formatuan aurkezten direnak ere, baliteke ez onartzea.
- Zer da espediente elektronikoa? Kontsulta dezaket?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Espediente elektronikoa izapide bati lotutako agiri elektronikoen multzoa da.
Online kontsulta daitezke espediente elektronikoak, “Espedientearen kopia eskatu” aukeraren bidez.
Indarrean dagoen legeriak agintzen duenaren arabera, prozeduran interesa dutenek bakarrik kontsultatu ahal izango dute espedientea.
Espediente elektronikoa osatzen duten dokumentuak ondorengoak dira, gutxienez:
- Eskaera, pdf formatuan (herritarrentzat irakurgarria izan dadin)
- Eskaeraren sinaduraren fitxategia (p7s formatua). html eskaerak, sinadurarekin batera, lege balioa du
- Aurkeztutako dokumentu erantsiak
- Egiaztagiria, pdf formatuan (herritarrentzat irakurgarria izan dadin)
- Egiaztagiria, xml formatuan (lege balioa duena eta Aenaren zigilua)
- Nola kontsulta daiteke izapide baten egoera?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Herritarrek beren eskaeren egoera kontsulta dezakete.
Kontsulta egiterakoan, bi egoera aurki ditzakegu:
- Herritarrak Zerbitzu Telematikoen Atarian izapidea ziurtagiri digitalarekin aurkeztu badu.
Kasu horretan, herritarrak dagokion prozeduraren eskaeraren egoera eska dezake, Zerbitzu Telematikoen Atarian sartuta. Eskuz sartu beharko du zein egoeratan dagoen jakin nahi duen eskaeraren espediente zenbakia. Ondoren, aukeratutako izapidearen egoeraren informazioa barne hartzen duen mezu bat azalduko da automatikoki. - Herritarrak jatorrizko izapidea modu “ez elektronikoan” aurkeztu izana Aenaren erregistroan.
Kasu horretan, herritarrak Zerbitzu Telematikoen Atarian sartzeko eta gutxieneko datuen formularioa betetzeko aukera izango du. Aena-eko kudeatzaileak jasoko du formulario hori; modu horretan, espedientea aurkitu eta herritarrari bere eskaeraren egoera jakinarazi ahal izango dio.
Bi kasuetan, izapidearen egoera modu telematikoan kontsulta daiteke.
- Herritarrak Zerbitzu Telematikoen Atarian izapidea ziurtagiri digitalarekin aurkeztu badu.
- Nola eska daiteke erregistro egiaztagiriaren kopia?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Herritarrak modu telematikoan egin duen edozein izapideren erregistro egiaztagiriaren kopia eska dezake, horren egoera kontuan izan gabe, Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atarian sartuta.
Herritarra “Egiaztagiriaren kopia eskaera” aukerara sartzen denean, bide telematikoak erabiliz aurkeztutako informazioaren zerrenda bat agertuko zaio (eskaerak, emandako dokumentazioa…).
Herritarrak eskuz sartu beharko du kopia lortu nahi duen egiaztagiriaren erregistro zenbakia.
Erregistro zenbakia ez bada existitzen, herritarrari hori adierazten duen mezu bat erakutsiko zaio eta prozesua amaitu egingo da. Herritarraren pantailan ikusiko den mezua “Sartutako erregistro zenbakia ez da existitzen” izango da.
Erregistro zenbakia existitzen bada, automatikoki egiaztatuko da artxibo elektronikoan dagokion egiaztagiria existitzen dela. Hala bada, egiaztagiria herritarrari erakutsiko zaio. Egiaztagiririk existitzen ez bada, berri bat sortuko da. Sorrera horrek huts egiten badu, errore mezu bat agertuko zaio herritarrari: “Ezin izan da aurkezpen egiaztagiria sortu une honetan. Mesedez, saia zaitez beranduago”.
- Nola eska daiteke espediente elektronikoaren kopia?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Herritarrak ziurtagiri elektroniko bidez egindako espedienteen kopia eska dezake, Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atarian sartuta eta dagokion aukera hautatuta.
Nabigatzaileak erabiltzailearen autentifikazioa egiteko erabiliko den ziurtagiri digitala aukeratzeko eskatzen du.
Herritarra “Espediente elektronikoaren kopia eskaera” aukeran sartzen denean, dagokion prozedurarekin zerikusia duten espediente guztiak agertuko zaizkio. Herritarrak eskuz sartu beharko du kopia lortu nahi duen espedientearen zenbakia.
Eskatutako espedientea ez bada existitzen, herritarrari espediente hori datu basean ez dagoela adierazten dion mezua agertuko zaio eta prozesua amaitu egingo da. Herritarraren pantailan ikusiko den mezua “Sartutako espediente zenbakia ez da existitzen” izango da.
Dena ondo badago eta artxibatutako espedientea aurkitu bada, sistemak zerikusia duten datuen eta dokumentuen kopia prestatuko du, baldin eta horiek formatu elektronikoan aurkeztu badira.
Pantailan espediente horrek barne hartzen dituen dokumentu elektroniko guztien zerrenda agertuko da. Dokumentu horiek ondorengoak izango dira, gutxienez:
- Eskaera, pdf formatuan (herritarrentzat irakurgarria izan dadin)
- Eskaeraren sinaduraren fitxategia (p7s formatua). html eskaerak, sinadurarekin batera, lege balioa du
- Aurkeztutako dokumentu erantsiak
- Egiaztagiria, pdf formatuan (herritarrentzat irakurgarria izan dadin)
- Egiaztagiria, xml formatuan (lege balioa duena eta Aenaren zigilua)
Fitxategi horiek guztiak ikusi edo deskargatu egin daitezke.
- Nola zuzen daitezke entregatutako dokumentazioko akatsak?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Hasteko, prozedura guztietan ez dago herritarrak emandako dokumentazioko “Akatsen zuzenketa” egiteko aukera.
Akatsen zuzenketa, beharrezkoa izanez gero, dokumentazio gehiago ematean edo herritarrak jatorrizko espedientean emandako daturen bat zuzentzean datza.
Bi egoera aurki ditzakegu:
- Herritarrak berak ematea hasiera zuzenketa prozesuari, Zerbitzu Telematikoen Atarian edo beste komunikazio bideren batetik.
- Aenak akatsak zuzentzeko eskaera bidaltzea herritarrari.
Herritarra “Akatsen zuzenketa” aukeran sartzen denean, dagokion prozeduran aktibatuta duen izapideen zerrenda erakutsiko zaio. Jarraian, zuzendu beharreko espedientearen zenbakia sartzeko eskatuko zaio.
Izapidea existitzen bada, modu telematikoan aurkeztutako izapide baten zuzenketa egin beharko genuke; existitzen ez bada, “modu ez elektronikoan edo bertaratuta” aurkeztutako izapide baten zuzenketa izango litzateke.
- Izapideari modu telematikoan eman bazaio hasiera, herritarrari ez zaizkio dagoeneko sisteman dauden datuak eskatuko, zuzendu edo gehitu beharreko datuak/dokumentuak baizik.
- Izapideari hasiera modu “ez elektronikoan” eman bazaio, sistemak ez du izapidearen daturik izango, beraz, herritarrari zuzendu beharreko izapidea identifikatzeko beharrezkoak diren datu guztiak emateko eskatuko zaio.
Bi kasuetan, herritarrak elektronikoki sinatu beharko du gauzatutako kudeaketa.
- Nola egiazta dezaket Aena-ri entregatutako agiri elektronikoak originalak diren?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Zerbitzu Telematikoen Atariaren bidezko eskaera bati dokumentazioa eransten zaionean, erregistro-ziurtagirian (PDF formatua) ikusi ahal izango da, ‘Aurkeztutako dokumentazioa’ atalean, bidalitako fitxategi bakoitzaren izena, dagokion hash kodearen (fitxategiaren hatz-marka) ondoan.
Aenak duen prozedura jakin bati dagokion dokumentazioa zuk bidalitako bera dela egiaztatzeko, hurrengo pauso hauek eman beharko dituzu:
- Sartu zure eskaera egin zenuen prozeduran, Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atarian.
- Sakatu “Espedientearen kopia eskaera” estekaren gainean.
- Ekintza hori burutzen denean, aukeratutako prozedurarako izapidetu dituzun espediente elektroniko guztiak erakutsiko dizkizu sistemak pantailan.
- Sartu berrikusi nahi duzun zerrendako espediente-zenbakia eta bidali. Ekintza hori amaitzean, aukeratutako espedienteari lotutako informazio elektronikoa erakutsiko dizu sistemak, eskaerarekin batera erantsitako agiriak, besteak beste.
- Deskargatu egiaztatu nahi d(it)uzun agiria/k, eta agiri hori/ek erantsi zitzai(zki)on eskaeraren ziurtagiria (PDF formatua), ez bazenuen hala egin eskaera egiterakoan.
- Exekutatu, egiaztatu nahi duzun agiri bakoitzerako, hash-a sortzeko programa edo funtzioren bat (SHA1 algoritmoa darabilena), bakoitzaren hash kodea lortzeko. Programa edo funtzio horiek erraz-erraz aurki daitezke Interneten (‘hash-a sortu’ bilatuz, esaterako, funtzio hori betetzen duten hainbat tresna agertuko zaizkizu, baita on-line deskargen beharrik gabe dabiltzanak ere).
- Hash kodea sortu ondoren, erregistro-ziurtagiriko (PDF) fitxategian agertzen denarekin egiaztatu beharko duzu. Bi kodeek bat etorri behar dute; hala bada, zure fitxategia inork erabili ez duelako izango da.
- Zer da hatz-marka?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Agiri baten datu-multzoa da, agiria aldatu ez dela egiaztatzeko aukera eskaintzen duena. Agiri baten hatz-marka edo laburpena agiri horri hash funtzio bat aplikatuz lor daiteke. Funtzio horrek luzera finkoko eta bana-banakako datu-multzo bat emango du.
Hash funtzio batek hurrengo ezaugarriak ditu, besteak beste:
- Bi agiri berdinek hatz-marka berdinak sortzen dituzte.
- Antzeko bi agirik bata bestearen hatz-marka erabat ezberdinak dituzte.
- Bi hatz-marka berdin-berdinak bi agiri berdinek edo bi agiri erabat ezberdinek izan ditzakete.
- Hash funtzioa itzulezina da, ezin daiteke desegin; beraz, agiriari hash funtzio bera berriz aplikatuz egiaztatu ahal izango da.
- Herritarraren erretilua: Nire izapideak.
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Herritarrak Aena-ekin ziurtagiri digital bidez hasitako izapideen jarraipena egiteko aukera du. Baimendu ondoren, herritarra “Herritarraren erretilua” aukeran sar daiteke, Zerbitzu Telematikoen Atarian dagoen “Nire izapideak” estekaren bitartez.
Hiru lan eremu daude: zereginak, martxan dauden prozesuak eta historia:
- Zereginak: Atal honen bidez, herritarra kudeaketak aurrera jarraitzeko egiteke duen guztia erakutsiko dion pantaila batera joango da, Aenaren prozedura telematiko bati hasiera ematen dionean.
- Martxan dauden prozesuak: Atal honen bidez, herritarra telematikoki hasi dituen eta Aena kudeatzen ari den prozedura guztiak erakusten dizkion pantailara joan daiteke.
Agertzen diren eskaera edo izapide guztietatik, eskaera horiek eta dagokien espediente elektronikoa osatzen duten dokumentuen egoera kontsulta dezake, baita eskaera erregistroaren egiaztagiriaren kopia eskatu ere. - Historia: Atal honen bidez, herritarra telematikoki hasi dituen eta Aenak dagoeneko kudeatu dituen prozedura guztiak erakusten dizkion pantailara joan daiteke.
Agertzen diren eskaera edo izapide guztietatik, eskaera horiek eta dagokien espediente elektronikoa osatzen duten dokumentuen egoera kontsulta dezake, baita eskaera erregistroaren egiaztagiriaren kopia eskatu ere.
- Zer behar dut egoitza Zerbitzu Telematikoen Atarian?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Zerbitzu Telematikoen Atarian sartzeko, nabigatzailea eta interneterako sarbidea behar dira.
Herritarraren nabigatzailearen eta Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atariko zerbitzariaren arteko komunikazioa SSL protokolo seguruan oinarritzen da. Protokolo honen arabera, Zerbitzu Telematikoen Atariaren zerbitzari-ziurtagiri baten bidez identifikatzen da bezeroaren aurrean.
Eta elektronikoki sinatu nahi bada, izenpedun Applet baten (nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) instalazioa eta exekuzioa onartzeko konfiguratuta dagoen nabigatzaile bat behar ditu herritarrak.
- Zergatik deskargatu behar dut programa bat elektronikoki sinatzeko?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Web formularioen sinadurak egiteko (agiri erantsiekin) beharrezkoa da izenpedun Applet bat ( nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) izatea instalatuta erabiltzailearen ordenagailuan. Horregatik da beharrezkoa Java makina birtuala instalatuta izatea erabiltzailearen ordenagailuan.
Sinadura elektronikoa zure sinadura ziurtagiriari lotutako gako pribatuarekin egiten da, eta ezin da hura dagoen biltegi ziurretik atera (erabiltzailearen ordenagailua, txartel kriptografikoa edo tokenUSBa). Horregatik instalatu behar da erabiltzailearen ordenagailuan, gakoa dagoen tokian, sinadura egiteaz arduratzen den softwarea.
- Nola instala dezaket programa elektronikoki sinatzeko?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Sinatzeko softwarea web formularioen sinadura (agiriekin eta agiririk gabe) onartzen duen Applet batean (nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) oinarritzen da.
Software hori erabiltzailearen ordenagailuan deskargatzen da eta nabigatzailearen bidez ikus daitekeen sinadura egiteaz arduratzen da onartutako sinadura ziurtagirietako bat erabiliz.
Konponente hau behin bakarrik deskargatzen da Aenaren Zerbitzu Telematikoen Ataritik, eta automatikoki instalatzen da erabiltzailearen ordenagailuan. Instalatuta dagoenaren gainean eguneratuko da.
Oharra: Erabiltzailearen ordenagailuan Applet bat instalatzeko, beharrezkoa izango da Appletak instalatzeko eta exekutatzeko moduan konfiguratuta izatea nabigatzailea.
- Zeintzuk dira bezero postuek bete beharreko baldintzak formularioen sinadurak egiteko?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Formularioen sinadura elektronikorako, bezero-postuek instalazio, funtzionamendu eta sinadura elektronikoaren hurrengo bateragarritasun matrizeetara egokitu beharko lukete, nabigatzaile, sistema eragile, Java aplikazioaren bertsio eta sinatzeko software motaren arabera.
Egokitu gabe egoteak ez du esan nahi sinadura elektronikoa zuzena ez denik.
Appletak (nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) instalatzeko eta exekutatzeko moduan egon beharko du konfiguratuta nabigatzaileak.
Sistema Eragileen eta Nabigatzaileen bateragarritasun taula Nabigatzaileak Sistema Eragilea Java bertsioa Internet Explorer 6 Internet Explorer 7 Firefox 1.5 Firefox 2.0 W XP JRE 1.4.2 Instalazioa eta funtzionamendua OK OK OK OK Sinadura elektronikoa OK OK OK OK W XP JRE 1.5 Instalazioa eta funtzionamendua Arazoak kudeaketa gunearekin OK Sinadura elektronikoa OK OK OK OK W XP 1.6 Instalazioa eta funtzionamendua Arazoak kudeaketa gunearekin Arazoak kudeaketa gunearekin Sinadura elektronikoa OK OK OK OK W 2000 JRE 1.4.2 Instalazioa eta funtzionamendua OK Ez dago erabilgarri OK OK Sinadura elektronikoa OK Ez dago erabilgarri OK OK W 2000 JRE 1.5 Instalazioa eta funtzionamendua Arazoak kudeaketa gunearekin Ez dago erabilgarri OK OK Sinadura elektronikoa OK Ez dago erabilgarri OK OK W 2000 1.6 Instalazioa eta funtzionamendua Arazoak kudeaketa gunearekin Ez dago erabilgarri Arazoak kudeaketa gunearekin Sinadura elektronikoa OK Ez dago erabilgarri OK OK W VISTA JRE 1.4.2 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri OK OK OK Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri OK OK OK W VISTA JRE 1.5 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri Arazo batzuk daude oraindik. Hobetuta Arazoak kudeaketa gunearekin Arazoak kudeaketa gunearekin Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri OK OK OK W VISTA 1.6 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri Arazo batzuk daude oraindik. Hobetuta Arazoak kudeaketa gunearekin Arazoak kudeaketa gunearekin Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri OK OK OK Linux JRE 1.4.2 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri OK OK OK Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri OK OK OK Linux JRE 1.5 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Linux 1.6 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Hurrengo Linux banatzaileetan probatu da izenpearen funtzionamendua:
- Guadalinex v3 / Ubuntu v5.10
- Red Hat v4.0
Guadalinex 4.x banatzaileak sinatzeko softwarearen exekuzio zuzenarekin bateragarriak ez diren aurreinstalatutako liburutegi batzuk ditu. Liburutegien konfigurazio berezi hori dela eta, bateragarritasun matrize bat agertzen da aparte.
Sistema Eragileen eta Nabigatzaileen bateragarritasun taula Nabigatzaileak Sistema Eragilea Java bertsioa Internet Explorer 6 Internet Explorer 7 Firefox 1.5 Firefox 2.0 (Aurreinstalatuta) Guadalinex 4 JRE 1.4.2 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Guadalinex 4 JRE 1.5 (Aurreinstalatuta) Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri Programazio errorea Programazio errorea Guadalinex 4 1.6 Instalazioa eta funtzionamendua Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK Sinadura elektronikoa Ez dago erabilgarri Ez dago erabilgarri OK OK - Nola jaso dezaket nire ziurtagiri elektronikoari buruzko informazio gehiago?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Ziurtagiri elektronikoaren erabilerari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, galde iezaiozu dagokion hornitzaileari.
- Nire ziurtagiri elektronikoa ez dabil. Zer egin dezaket?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Begiratu, mesedez, ea zure ziurtagiria Aenak onartutako ziurtagirien zerrendan agertzen den. “Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura elektronikoa" kategoriaren barruan, begiratu “Zein ziurtagiri erabil daiteke Aenaren Zerbitzu Telematikoen Atarian?” atala.
Ziurtagiria zerrendan agertzen bada baina ez badabil, galde iezaiozu dagokion hornitzaileari.
- NAN elektronikoa dut; nola erabil dezaket?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
NAN elektronikoa erabiltzeko, Barne Ministerioak bere atarian NAN elektronikoari buruz argitaratutako informazioa irakurtzea gomendatzen da.
Klikatu esteka honen gainean NAN elektronikoari buruzko informazioaren atarira joateko.
- Aena arduratuko al da Zerbitzu Telematikoen Atarian eskainitako zerbitzuak eskuratzeko edo erabiltzeko behar diren softwarea, ziurtagiriak edo bestelako elementuak lortzeaz?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Herritarren ziurtagiri elektronikoa pertsona fisikoari lotutako elementu bat da, eta, horregatik, interesdunak baino ezin dezake eskatu berak nahi duen zerbitzu motaren hornitzailearengana joz.
- Segurua al da Zerbitzu Telematikoen Atarian ziurtagiri bidezko izapideak egitea?
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Zerbitzu Telematikoen Atariari laguntzen dion plataformak egiazkotasuna, segurtasuna, erabilgarritasuna, konfidentzialtasuna eta uko egitea bermatzen dituen baldintza legal, tekniko eta funtzionalak betetzen ditu, eta, beraz, balio bera izango dute, legezko ondorioetarako, agiria Zerbitzu Telematikoen Atariaren bidez aurkezteak edo Aenaren Erregistro Bulegoetan edo Aireportuetan bertan aurkezteak.
Agiriak digitalki sinatzean, egiazkotasuna eta osotasuna bermatuko dira, eta sinadura baliozkotuz gero erakuts daitezke.
Mezuen egiazkotasuna, konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatze aldera, SSL (Secure Socket Layer) komunikazio seguruaren protokoloaren bidez egiten dira.
Bestalde, eskaera telematiko guztiak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren (15/1999 Lege Organikoa garatzeko araudia onartu zuena) arabera egingo dira; eta zuk sartu, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu Datu Pertsonalak Babesteko Aenaren Bulego Nagusira bidalitako eskabidearen bidez.
- Aurreko galderetan eskainitako oinarrizko informazioa zabaltzea.
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Klikatu esteka gehiago ikasteko gainean arauei eta informazio osagarriari buruz gehiago jakiteko:
- Aenaren beste kanalekin harremanetan jartzeko datuak: telefonikoak eta telematikoak.
[Erakutsi gehiago...]
[Ezkutatu]
Hurrengo bi kanalen bidez jar zaitezke Aena-ekin harremanetan:
- Telefono zenbakira deituta; Aenak bide hori nahiago duten herritarren eskura jartzen dituen laguntzarako lineen bidez. Asteko egun guztietan eta 24 orduz erabilgarri dagoen 913 211 000 telefono zenbakira deituta jar zaitezke Aena-ekin harremanetan.
- Telematikoki, atari honen bidez.
Preguntas frecuentes - Otros datos de interés
Erabiltzaileentzako laguntza zerbitzua
(+34) 91 321 10 00
PortaldeServiciosTelematicos@aena.es
Zure esanetara gaude eguneko 24 orduetan zehar, urteko egun guztietan.