Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Servicios Web Pública de Aena
Aenaren web orri publikoaren bidez eskainitako zerbitzuen gaineko kexak eta iradokizunak
Aenaren Web publikoaren funtzionamenduaren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen inguruko erreklamazioak, kexak eta iradokizunak kudeatzeko eta izapidetzeko zerbitzua.
Aenaren Komunikazio eta Harreman Instituzionalen Zuzendaritzak ondorengoen kudeaketa- eta mantentze-lana egiteko ardura du:
- Aenaren Web orri publikoan eskainitako edukiak.
- Aenaren Web orri publikotik sarbidea duten aplikazio korporatiboak.
- Aenaren Web publikoaren sarbidea eta funtzionamendu zuzena.
Aenaren Web publikoaren bitartez Aena S.M.E., S.A.-ri buruzko informazio orokor oro kontsulta dezakezu, baita honek eskaintzen dituen zerbitzuetan sartu eta honakoei buruzko informazioa eskuratu ere:
- Aenaren aireportuetako hegaldiak denbora errealean (Infovuelos aplikazioa),
- Kontratazioa (lanak, hornidurak eta zerbitzuak),
- Kontratazio komertziala,
- Ekipajeak eta segurtasuna,
- Baimenak,
- eta abar.
Emandako informazioaren edo gure web orrian dauden aplikazioren inguruan gertakariren bat baldin baduzu, edo zure ideiak edo iradokizunak bidali nahi badizkiguzu Aenaren web publikoaren bitartez emandako zerbitzuak hobetzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke horretarako dagoen inprimakia telematikoki aurkeztuz, edo eskuineko eremuan dagoen paper-inprimakia deskargatuz.
Gure paper-inprimaki deskargagarria erabiliz gero, arren bidali posta elektronikoz hona: webpublica@aena.es edo postaz ondorengo helbidera:
- Aenaren Web Publiko Unitatea
-
C / Peonías, 12
28042 MADRIL (Espainia)
Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Servicios Web Pública de Aena - Procedimientos
ProzedurakWPAren bidez eskainitako zerbitzuak
Prozesurako sarbide telematikoa
Ziurtatu ordenagailuan instalatuta eta/edo aktibatuta daukazula ziurtagiri digitala, ondorengo esteketako edozein hautatu aurretik.
Prozeduraren inprimakiak