Erreklamazio eta iradokizunen xehetasunak

Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Servicios centro documentación

Aena Dokumentazio eta Argitalpen Zentroak (CDP) eskainitako zerbitzuen gaineko erreklamazioak, kexak eta iradokizunak

Aena Dokumentazio Zentroaren eta Argitalpenen (CDP) inguruko erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkezteko zerbitzua. Aenaren dokumentazio-zentro honen bitartez aholkularitza espezializatu eta lankidetza zerbitzuak kudeatu daitezke, baita argitalpenen edizioa, banaketa eta salmenta ere.

Aholkularitza Espezializatua eta Lankidetza

Aena-ren erabiltzaileek, unitateek, zentroek edo kanpoko erakundeek interesgarri gertatzen zaizkien aeronautikako arloari buruzko dokumentazio teknikoa eta informazioa kontsultatzea eskatu ahal izango diote Dokumentazio eta Argitalpen Zentroari, eta honek aipatutako informazioa eskuratzeko zer egin behar duten azalduz erantzungo die.

Horretarako hainbat bide dituzte: telefonoa, posta elektronikoa, Aena-ren intraneta, posta arrunta edo faxa, beste zentro edo sail batetik igorri edo pertsonalki CDP bitartez.

Argitalpenak saltzeko zerbitzua

Erabiltzaileek Dokumentazio eta Argitalpen Zentroak eskainitako katalogotik nahi dituzten aleak erosi ahal izango dituzte.

Salmentak Aenaren web orriaren bitartez gauzatuko dira.

Herritarrak erreklamazio, kexa edo iradokizuna jar dezake deskargatu daitekeen inprimakia ondorengo bideen bitartez bidaliz:

Posta elektronikoa: documentacion@aena.es helbidera.

Postaz: inprimaki deskargagarria ondorengo helbidera bidaliz

Aena
Dokumentazio eta Argitalpen Zentroa
C/ Peonías, 12
Edificio Piovera Azul
28042 Madril
Telefonoa: 913 212 767 / 913 212 919
Faxa: 913 212 906

Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Servicios centro documentación - Procedimientos

Prozedurak

CDP bidez eskainitako zerbitzuak

Prozesurako sarbide telematikoa

Sarbidea ziurtagiri digitalik gabe
Sarbidea ziurtagiri digitalarekin

Ziurtatu ordenagailuan instalatuta eta/edo aktibatuta daukazula ziurtagiri digitala, ondorengo esteketako edozein hautatu aurretik.

Prozeduraren inprimakiak

Deskargak

Hemendik deskarga ditzakezu agiri hauek irakurtzeko behar diren aplikazioak