Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Servicios Portal de Servicios Telemáticos
Zerbitzu Telematikoen Atariaren inguruko kexak eta iradokizunak eta horien funtzionamendua
Zerbitzu honi esker kexak eta iradokizunak bidal daitezke Zerbitzu Telematikoen Atariaren eta honen funtzionamenduaren gainean, dauden baliabideak bermatuta.
Zer da Zerbitzu Telematikoen Ataria eta zer eskaintzen du?
- Telekomunikazioko sareen bidez herritarrek eskura duten helbide elektronikoa da, eta haren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa Aena-i dagokio, bere eskumenen baitan.
- Beharrezkoa denean komunikazio seguruak ezarri ahal izateko sistemak ditu.
- Zerbitzu Telematikoen Atarian agertzen diren informazio, zerbitzu eta transakzioen jakinarazpenek horretarako xedatu diren arauei dagozkien irisgarritasun eta erabilgarritasun printzipioak errespetatuko dituzte, baita estandar irekiak ere, eta dagokion kasuetan, herritarrek oro har erabiltzen dituzten beste batzuk ere.
- Hari esker, titularra identifika daiteke eta iradokizunak eta kexak aurkezteko baliabide erabilgarriak ere eskaintzen ditu.
Nola aurkez dezaket kexa edo iradokizun bat telematikoki?
Zerbitzu Telematikoen Atariaren edo haren funtzionamenduaren inguruan gorabeheraren bat izanez gero, edo zure iradokizunak egin nahi badizkiguzu, zerbitzua hobetze aldera, guregana jo dezakezu eskuineko atalean agertzen den formularioa behar bezala beteta bidaliz.
- Horretarako, formularioa bete beharko duzu, honakoak adierazita: gorabeheraren data eta jakinarazpenaren arrazoia. Garrantzitsua da gertatutakoa forma kronologikoan deskribatzea, arazoa edo iradokizuna zehaztasunez azalduta.
- Adierazi kexaren edo iradokizunaren erantzuna posta arruntaren bidez, posta elektronikoz edo nola jaso nahi duzun.
Horretarako, erabili ondorengo bideren bat:
- ZERBITZU TELEMATIKOA: On line inprimakian sartuta eta hura dagokion bezala beteta. Zerbitzuak aukera ematen du fitxategiak eransteko, eta Aenak sinatutako egiaztagiria ematen du, kexa edo iradokizuna erregistratu denaren seinale. Ziurtagiri bidezko kexa eta iradokizunen kasuan, herritarrak horien jarraipena egin dezake "Nire izapideak" atalean.
- MEZU ELEKTRONIKOA: Ondorengo helbidera mezu elektronikoa bidalita: administracionelectronica@aena.es, behar bezala betetako kexa edo iradokizunetarako inprimaki deskargagarria erantsiz, edota, edozein arazo tekniko izatekotan, hona: IncidenciasServTelemBuzon@aena.es.
- GUTUN BIDEZ: Kexa edo iradokizunetarako inprimaki deskargagarria behar bezala bete ondoren, inprimatu eta Aena-eko edozein zentrotako erregistro orokorrean edo edozein aireportutako jendearentzako arreta mahaietan aurkez dezakezu. Nahi izanez gero, posta bidez helaraz diezagukezu, ondorengo helbidera:
- Informazio eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza
- Zerbitzu Telematikoen
- C/ Peonías 12,
- 28042 Madril
Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Servicios Portal de Servicios Telemáticos - Procedimientos
ProzedurakZerbitzu Telematikoen Ataria eta bere funtzionamendua
Prozesurako sarbide telematikoa
Sarbidea ziurtagiri digitalarekin
Ziurtatu ordenagailuan instalatuta eta/edo aktibatuta daukazula ziurtagiri digitala, ondorengo esteketako edozein hautatu aurretik.
Prozeduraren inprimakiak