Erreklamazio eta iradokizunen xehetasunak

Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Medio ambiente

Aireportuko ingurumenaren gaineko kexak eta iradokizunak

Zerbitzu honen bitartez, Aena-ren aireportuen inguruan hegazkinen jarduerak direla eta kalteak pairatzen dituzten herritarren kexak eta iradokizunak biltzen dira, ingurumenari lotutakoak, eta horiei erantzuna ematen zaie.

Ingurumenari buruzko informazioa izateko eskubidea uztailaren 18ko 27/2006 Legeak arautzen du, eta horren arabera arautzen dira informazioa lortzeko, publikoki parte hartzeko eta justizia erabiltzeko eskubidea ingurumenari dagokionean.

Aena-ren Zerbitzu Telematikoen Atariaren bitartez, aukera dago hegazkinen jarduerak aireportuaren inguruko udalerrietan eragindako ingurumen-ondorioei lotutako erreklamazioak, kexak edo iradokizunak bidaltzea, bai telematikoki (ziurtagiri digitala erabiliz) bai deskarga daitekeen inprimakiaren bitartez. Azken kasuan, agiria bete eta helbide honetara bidali beharko da paperean:

Harremanetarako

Unitate arduraduna:
Plangintza eta Ingurumen Zuzendaritza
Kalitate, Bikaintasun eta Berrikuntza Dibisioa
Posta helbidea:
C/ Peonías, 12 28042 Madrid

Erreklamazioa, kexa edo iradokizuna posta elektronikoz bidali nahi baduzu, Aena-ren Ingurumen Arretarako Bulegoaren bidez egin dezakezu.

Reclamaciones y sugerencias - Reclamaciones - Medio ambiente - Procedimientos

Prozedurak

Deskargak

Hemendik deskarga ditzakezu agiri hauek irakurtzeko behar diren aplikazioak