Erreklamazio eta iradokizunen xehetasunak

Servicios disponibles - Pasajeros - Derechos, recursos y reclamaciones - Tramitación y gestión de reclamaciones, quejas y sugerencias de pasajeros

Bidaiarien, zerbitzuen eta aparkalekuen erreklamazioak, kexak eta iradokizunak tramitatzea eta kudeatzea

Aireko garraioaren konplexutasuna dela eta, aire konpainiek edo aireportua kudeatzen duen erakundeek beren betebeharrak betetzen ez badituzte hainbat arazorekin egin dezakezu topo. Lehenik eta behin, zeini erreklama diezaiokezun jakitea garrantzitsua da.

Aenak erreklamazio orriak eta beste bide batzuk herritarren esku jartzen ditu, aireportuko zerbitzuetan hutsuneren bat egongo balitz erreklamatzeko eskubidea erabil dezaten.

Atal honetan aurkeztu ahal izango dituzu era guztietako erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aireportuko instalazio eta zerbitzuei (garbiketa, informazio zerbitzua etab.) eta bertan jarduten duten enpresa edo entitate ofizial eta komertzialei buruz. .

Aireportuko kudeaketaz eta aire nabigazioko zerbitzuak hornitzeaz arduratzen diren enpresek osatzen dute Grupo Aena.

Aena SME, SAren bidez, 46 aireportu eta 2 heliportu kudeatzen ditu Espainian. Aena, beraz, aireportuko zerbitzu eta instalazioei lotutako erreklamazio eta kexez baino ez da arduratzen (garbiketa, klimatizazioa, informazio zerbitzua, Mugikortasun Urriko Pertsonei laguntzeko zerbitzua, segurtasun-zerbitzuak etab.).

Zure erreklamazioak, kexak edo iradokizunak Aena-k eskainitako zerbitzuekin lotura zuzena baldin badu, kontsultatu honako esteka hau: “Bidaiarien erreklamazioak, kexak eta iradokizunak bideratzeko eta kudeatzeko argibideak” (eskuinaldean dago, “Loturiko dokumentazioa”atalean, eta, bertan, halakoak bideratzeko egin beharreko urratsen berri ematen da). Kexa bat egin nahi baduzu, online inprimakien bidez egin dezakezu, pantailaren eskuinaldean.

Ondare-erreklamazio zein kalte pertsonalen erreklamazio bat egin nahi baduzu, ziurtagiri digitalarekin sartu beharko duzu, edota inprimakiak deskargatu eta erreklamazioa gertaerak jaso ziren aireportura helarazi, idatziz. Esteka honetan kontsultatu ahalko duzu posta-helbidea: Kontaktua.

Zure kexa edo erreklamazioa Aena-k emandako zerbitzuei buruzkoa ez baldin bada, Administrazio Elektronikoaren barruan, Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak atalean aurkituko duzu egin behar duzunaren gaineko informazioa, baita zure kexaren edukiaren arabera zein departamentutara jo behar duzun ere.

Sukaldaritza zerbitzuek ere (kafetegiak, jatetxeak, etab.) Ostalaritzaren Liburu Ofiziala dute, eta bertan erreklamazioa, kexa edo iradokizuna egin dezakezu.

Hala ere, aire konpainia batekin duzun garraio kontratuaren baldintzak betetzen ez direnean (hegaldi atzerapenak, hegazkinera igotzea ukatzea, overbooking-a, hegaldia bertan behera geratzea, ekipajeak galdu edo hondatzea, ordutegi aldaketak, zerbitzuaren kalitate txarra, aurreikusi gabeko geldialdiak etab.), aire konpainiari zuzenean jarri beharko diozu erreklamazioa. Garraioa bakarrik kontratatu baduzu erreklamazioa edo kexa aire konpainiari zuzendu beharko diozu.

Bidaia konbinatuaren testuinguruan egin baduzu hegaldia, berriz, zure pakete turistikoaren antolatzaileei edo xehekariei (bidaia agentziak) zuzendu beharko diezu.

Edonola ere, zure kexa edo iradokizuna zein aireporturi zuzendu diezaiokezun argi ez baduzu, honako bidal dezakezu:

Posta arrunta:
Aena
Operazio, Segurtasun eta Zerbitzuen Zuzendaritza
Aireportu Zerbitzuetako Saila
C/ Peonías, 12
28042 Madril

INFORMAZIO OSAGARRIA

Erreklamazio edo kexaren bat jarri badiozu aire konpainia bati, eta zentzuzko epea igaro ondoren erantzunik jaso ez baduzu edo erantzunarekin ados ez bazaude, Sustapen Ministerioaren Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziarengana jo dezakezu.

Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziak Espainian 2004ko otsailaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 261/2004 araudia betetzen dela ziurtatzen du (indarrean 2005eko otsailaren 17az gero). Araudi horrek hegazkinera igotzea ukatu dieten bidaiarien edo beren hegaldia baliogabetu dieten edo asko atzeratu zaien bidaiarien kalte-ordainak eta laguntzari buruzko arau komunak zehazten ditu. Horretarako, beharrezko ikuskapenak egiten ditu eta, hala badagokio, konpainiak zigortzen ditu beren eginbeharrak ez betetzeagatik.

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDA MINISTERIOA
Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentzia
www.seguridadaerea.gob.es
Kalitatea eta Erabiltzailearen Babeserako Saila
Paseo de la Castellana 112
28046 Madrid
Telefonoa: 913 968 210

Servicios disponibles - Pasajeros - Derechos, recursos y reclamaciones - Tramitación y gestión de reclamaciones, quejas y sugerencias de pasajeros - Procedimientos

Prozedurak

Bidaiarien erreklamazioen izapideak egitea eta kudeatzea

Deskargak

Hemendik deskarga ditzakezu agiri hauek irakurtzeko behar diren aplikazioak