Zer da Zerbitzu Telematikoen Ataria

Telekomunikazioko sareen bidez herritarrek eskura duten helbide elektronikoa da, eta haren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa Aena-i dagokio, bere eskumenen baitan.

Beharrezkoa denean komunikazio seguruak ezarri ahal izateko sistemak ditu.

Zerbitzu Telematikoen Atarian agertzen diren informazio, zerbitzu eta transakzioen jakinarazpenek horretarako xedatu diren arauei dagozkien irisgarritasun eta erabilgarritasun printzipioak errespetatuko dituzte, baita estandar irekiak ere, eta dagokion kasuetan, herritarrek oro har erabiltzen dituzten beste batzuk ere.

Hari esker, titularra identifika daiteke eta iradokizunak eta kexak aurkezteko baliabide erabilgarriak ere eskaintzen ditu.

Telefono bidezko arreta

(+34) 91 321 10 00

Zure esanetara gaude eguneko 24 orduetan zehar, urteko egun guztietan.