Irisgarritasuna

Sarrera

Aena S.M.E., S.A., Sustapen Ministerioari atxikita dagoen enpresa-entitate publikoa da; erabiltzaile guztien esku komunikazio-bide praktikoa eta erabilgarria ipini du, oztopoak ezabatze aldera, eta, hala, sarean duen presentzia hobetu du web orriaren diseinua eta programazioa hobetuta sinpletasun, irisgarritasun eta eraginkortasun handienaren irizpideei jarraituz. Hartara, kontsulta egin nahi digun edozein pertsonari emandako informazioa eta zerbitzuak zabaldu ahal izango dira.

Irisgarritasuna

Ekintza hori "Espazio publikoen eta horien edukien irisgarritasuna" bultzatzeko E-Europe 2002 ekintza-planari buruzko Europar Batasuneko Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko Ebazpenarekin bat dator, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko Zerbitzuen Legean, 2002ko uztailaren 11koan, bildutako xedapenak betetzen ditu eta "Estatuko Administrazio Orokorreko web orriak editatzeko eta argitaratzeko gidako” jarraibideei men egiten die.

WAI jarraibideak

Irisgarritasuneko WAI-AA ziurtagiria

Hala, Aena S.M.E., S.A.-ren web orriko edukiak A bikoitza egiaztagiriarekin baliozkotu ditugu, UNE 13980:2004 arauak eta WAI arauak (Web Accessibility Initiative) ezarritako gomendioei jarraikiz. W3C-eko (World Wide Web Consortium) nazioarteko lan-taldea da, eta gizarteko multzoak baztertuta ez egotea zaintzen du, mundu birtualean haustura sozialik egon ez dadin.

Zentzu horretan, Aena S.M.E., S.A.-ko web orrian erabilitako teknikek WAIk ezarritakoa betetzen dute, bai XHMLri nahiz CSSri dagokionez.

Hyper Text Markup Language Cascading Style Sheets

AccessKey

Webgunean barrena errazago nabigatu ahal izateko, Aena S.M.E., S.A.-k sarbide azkarreko teklak erabili ditu, accesskey direlakoak, alegia, nabigazioa errazte aldera. Horri esker, zenbait estekatan sagua erabili beharrik gabe sartu ahal izango litzateke, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera adierazitako teklak sakatuta.

  • Internet Explorer PC: ALT lasterbidea ENTER
  • Mozilla, Netscape PC: ALT lasterbidea
  • FireFox PC: ALT MAIUSKULAK lasterbidea
  • Opera PC: MAIUSKULAK ESC lasterbidea
  • Safari Mac: CONTROL lasterbidea

Eta lasterbidearen erreferentzia-zenbakia jarraian adierazitako edukiari:

  1. 1 Hasiera
  2. 2 Zer da Administrazio Elektronikoa?
  3. 3 Erabilgarri dauden zerbitzuak
  4. 4 Kexak eta iradokizunak

Harremanak

Egun, atariko orrietara sarbide hobea izateko lanean ari gara. Irregulartasunik hautemanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan honako posta elektroniko honetako helbidearen bidez: webpublica@aena.es